Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2017/06/21

LH6.mailako ikasleei agurra



Ikasurte honetako azken irratsaioan 6.mailako ikasleak agurtu genituen eta ondoren hamaiketako eder bat egin genuen gelan. Bertsoak LH5. mailako ikasleak abestu zituzten eta hitz hauek eskaini zizkieten:
"- Guk seigarren mailako ikasleak diren: June Olaizola, Xuban Irazustabarrena, Libe Gonzalez, Eritz Olaizola, June Peñagarikano eta Xuban Etxaberi  bi bertso hauek egin dizkiegu eskolako denon partetik.
- Bi bertso hauekin agurtu nahi ditugu Zumaiako Institutora dihoaztelako eta han ondo ibiltzeko eta lagun berri asko egiteko desiatuz.
- Jarrai dezatela orain bezain jatorrak eta Basakaitz Ikastetxea osatzen dugun denon partez muxu handi bat beraientzat.
- Eta jakin badakizue eskolako ateak beti irekiak izango dituzuela."

Agurtzeko ordua
iritsi zaigunez
eskolatik zoazte
ta gu gaude penez.
Oso lagun jatorrak
zuek zaretenez
jarrai bide berria
zoriontasunez.

Zenbat momento onak
hamar urte hauetan
malko parre algarak
oroitzapenetan
Jarraitu bisitatzen
urrengo urtetan
beti izango zeate
gure bihotzetan.

IKASTURTEKO AZKEN IRRATSAIOA

Gaur ikasturteko azken irratsaio eguna izan dugu. Sorpresa ugariko saioa izan da. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Ondo pasa uda eta eman eurre!!!!

2017/05/26

HH 4-5 GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur irratsaioa  HH 4-5 urteko gelako ikasleek aurkeztu dute. Arazo teknikoak izan ditugu eta ezin izan dugu irratsaio guztia grabatu. Hemen irratsaioaren azken zatia, altza porru!!!!


2017/05/18

BERTSO JAIALDIA 2017

     
  (klikatu argazkia bertso jaialdiko argazkiak ikusteko)

Gure bertsolaritzako irakaslea Jokin Labayen da. Bertsolaritza astero izaten dugu, baina Jokin bi astetik behin etortzen zaigu.
Maiatzak 17an bertso jaialdia ospatu genuen. Gaia ETB kantxa  izan zen eta bi gonbidatu izan genituen: Xebastian Lizaso eta Alaia Martin. 
Bertso jaialdia 18:00tan hasi zen eta 19:00tan bukatu. Xebastian eta Alaia bertsolari profesionalak dira, oso onak, eta gustora aritu ginen beraiekin. 
Emanaldian, ikasle bakoitzak bi bertso bota genituen. Jaialdia bukatu ondoren Alaia eta Xebastiani gaiak jarri genizkien.
Saio ederra izan zen eta pozik bukatu genuen egin genuen lanarekin!!!

LIBURUEN ALTXORRA

Orain dela gutxi, Liburuen Altxorreko Imanol etorri zitzaigun. Urtero bezala liburu asko ekarri zituen, aurten gu izan gara azkeneko herria  Liburuen Altxorra jasotzen. 
Liburuak politak eta interesgarriak utzi dizkigu  irakurtzeko. Ekainean Liburuen Altxorra berriro bueltan eramango du.
Kaxa Galtzagorri Elkartearena da eta Gipuzkoako Forualdundiak babesten du. Imanolek liburuak aurkeztu zizkigun eta bukaeran gure iritziak jasoko ditu. 
Gure gelan Altxorreko SUGAAR liburua irakurtzen ari gara.




ENEKOREN KUIA


Enekok kuia ekarri zuen eskolara eta zer jaten duen azaldu zigun: belarra, azenarioa,sagarra... gosea duenean winch winch egiten omen du. Edateko berriz ura.Enekon etxean kuia kaiola handi batean daukate.
kuia karraskari txiki bat da, eta Hego Ameriketan bere haragia jaten dute.
                

GIPUZKOAKO PALA FINALA


Maiatzak 6an gure gelako Junek Gipuzkoako pala txapelketako finala irabazi zuen. Donostiako Atano frontoian jolastu zen. Junen taldea Ohiane oikiarrak eta June eta Nagore Zumaiarrak osatzen dute. Finala binaka eta banaka jolastu zuten. Medala eta kopa irabazi zituzten.
Oso ondo pasa zuten pala finala!!!



2017/05/15

2017/04/05

ESKOLARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA

     
Gure ekolako 5. eta 6. mailako Aritz , Eritz  Unax eta Xuban Etxabek Eskolarteko Gipuzkoako eskupelotako txapelketan azpitxapeldun gelditu dira. Finala Antzuolan jolastu dute Bidania-Goiatzekoen aurka.
Kopa bat eta medailak eman zizkieten eta kopa gelara ekarri dute oroigarri bezala.                                                          

TOMATEAK LANDATZEN


       

Martxoaren 2an gelan tomate haziak landatu genituen:
  •  Lehenengo tomateak 0,5cm ko rodajetan moztu genituen.
  • Gero poteak lurrez bete genituen, baina goraino bete gabe.
  • Ondoren poto bakoitzean bi edo hiru tomate rodaja lur gainean jarri genituen.
  • Azkenik lurra bota gainetik eta tomatea estali. 
  • Bukatzeko ureztatu egin genituen eta  orain landareak gelan dauzkagu ,eta asko hasi dira.

2017/04/04

HAZITEGIAK

https://goo.gl/photos/YgGfCH1dZqNtU9ng6

Gure gelan martxoak 16an hazitegiak egin genituen. Hiru piper mota landatu genituen piper berdea, piper morroia eta Bizkaiko piperra.
Lehenengo komuneko roiloarekin eta periodiko paperekin ontziak egin genituen. 
Gero lurra bota genien, zulotxoa egin eta 3-4 bat hazi ontzi bakoitzean ipini.
Azkenik lur pixka bat gainetik bota, ureztatu eta eguzkitan jarri genituen.


MATEMATIKA MANIPULATIBOAK

2. hiruilabete honetan matematika manipulatiboan perimetroa, azalera eta bolumena lundu ditugu. Gelan egin ditugun jarduerak aurkezpen honetan ikus ditzazkezue.

2017/03/27

EUROPA

Kaixo denoi, LHko 5.eta 6.mailak ingurunen Europaren gaia landu dugu, informazioa interneten bilatu dugu eta aurkezpen hau prestatu dugu.

2017/03/24

GAURKO IRRATSAIOA

Gaurkoan LH 1-2 mailako ikasleak aritu dira aurkezle eta teknikari lanetan.  Haur Hezkuntzako ikasleak abesti ezberdinak abestu dizkigute. LH 1-2 gelakoek gelan landu dutena azaldu digute. LH 3-4 gelakoek gonbidapen batekin etorri dira eta LH 5-6 mailakoek lau olerki irakurri dituzte. Entzun eta gozatu!!!!

2017/03/23

IRTEERAK



- Ostegunean, Martxoak 9an, Donostiako Kursalera joan ginen 10:00etan.
Iristerakoan motxilak utzi eta Auditorioaren barrura sartu ginen, Romeo eta Julietaren antzerkia ikustera, txontxongilo handieekin eta Orkestra Sinfonikoarekin. Arratsaldean Ekogunera joan ginen, bazkaldu eta tailer batzuk egin genituen: energia tailerrean saltxitxa bat eguzki izpiekin nola berotu ikusi genuen eta gero ezinduek ze lan egiten duten Ekogunean ikusi genuen eta beraiekin elkarrizketak izan genituen.

- Ostiralean bederatzietan Tolosara joan ginen Eskola Txikietako kirol topaketetara Berazubi estadiora. Binaka jarri eta beste herrikoekin jolas pila bat egin genituen. Ondoren bazkaldu eta arratsaldean Lauburuko zinemara Invictus pelikula ikustera.